2015/10/27

IKASTEKO ZAILTASUNAK AURKEZTEN DUTEN IKASLEENTZAKO APLIKAZIOAK


Web orrialde honek, Mobilean instalatzeko aplikazio ezberdinak aurkezten dizkigu. Aplikazio hauen helburua ikasteko zailtasunak erakusten duten ikasleei laguntza eskaintzea da. Modu honetan, herraminta hauek, ikasketa prozesua errazten dute.

2012/05/18

JOLASERAKO KANTA

ZUBIRI ZUBIRI Zubiri zubiri, nongori, nongori, nongo alkate zara zu? Frantziako erregearen seme alabak gara gu. Zubi hontatik pasatzen dena hemen geldituko dela hemen geldituko dela. (Zer nahi duzu? Porrupatata ala txokolatea?)

2012/05/08

IRAOLARI ELKARRIZKETA_MAKING OFF

JOLAS HEURISTIKOA

Zer da jolas heuristikoa? 

Jolas heuristikoa, ekintza bat da non 12 eta 24 hilabeteko haur talde mugatu batek (8 eta 10 haurren arteko taldea) objektu desberdinak askatasunez manipulatzen eta konbinatzen dituen. Objektu hauek, objetu arruntak dira, ez dira didaktikoki ezarrita egon behar; hau da, ez dute didaktikoki helburu zehatzik izan behar. Era horretan, haurrek objetu horiek eskaintzen dituzten baliabide desberdinak aztertuko dituzte 

Objektu hauek, baliabide anitz eskaintzeko, ezaugarri desberdinak izan behar dituzte: kolore eta forma desberdinak, pisu eta ehundura desberdinak... Garrantzitsua da objektu hauek naturalak izatea; bestela, lortuko dugun material gehiena plastikozkoa izango da eta horren ondorioz, ehunduraren aldetik haurrak ez du desberdintasunik aurkituko. Hala ere, naturalak ez diren materialak ere erabil daitezke. 



2012/05/04

GAITASUN HANDIKO UMEAK


Gaitasun handiak dituzten umeen ezaugarriak eta zailtasunak aipatuko ditut, hauen gaitasun eta gabeziak ezagutzea oinarrizkoa delako era egokian erantzun ahal izateko. Ezaugarriak “Fundación Belen” web orrialdetik euskaratu ditut:

 Ezaugarriak
-          Ikasitakoa erraztasunarekin ulertu eta gogoratzen dute.
-          Xehetasunak erraztasunez gogoratzen dituzte.
-          Hiztegi zabala, aurreratua eta aberatsa dute.
-          Erraztasunez ulertzen dituzte harreman eta ideia abstraktuak.
-          Arazoak konponduz gozatzen dute.
-          Kontzentrazio gaitasun handia dute.
-          Era independentean lan egitea dute gustuko.
-          Irakurle onak dira.
-          Errepikapena eta errutina baztertzen dute.
-          Erronkak gustuko dituzte.
-          Norbereenganako eta besteenganako igurikapen handiak dituzte.
-          Justiziaren zentzu oso garatua dute.
-          Oso azkar ikasten dute eta nahi dutenerako memoria handi izan ohi dute.
-     Oso azkar hasten dira irakurtzen laguntza gutxirekin edo ia laguntzarik gabe. Liburuak eta entziklopediak kontsultatzea dute gustuko.
-          Oso bitxiak dira eta galderak egiten dituzte etengabe.
-       Interes anitzak dituzten arren, orokorrean gai batek edo bik okupatzen dute beraien denbora gehiena.
-          Oso independenteak dira.
-          Egoeren zergatia ezagutu nahi dute, batez ere gustukoak ez direnen zergatia.
-          Autoritatearen aurreko jarrera inkonformista eta desobeditzailea erakusten dute.
-    Irakasgai batean edo gehiagotan gailendu ahal dira eta orokorrean eskolan emaitza onak ateratzen dituzte motibatuak badaude.
-          Batzuk sormen handia dute.
Desabantailak:
-     Gaitasun handiko umeek gainerakoek baino nota hobeak ateratzen dituzte orokorrean baina horietako  %50  eskolan porrot egiten dute aspertu egiten direlako.
-          Gaitasun handian duten pertsona asko barnerakoiak dira.
-          Pertsona hauek askotan sozialki azpi-ikusiak izaten dira.
-          Gaitasun handia dutenek alergia gehiago izaten dituzte, baita miopia ere.
-          Hezkuntza porrota %17-koa da gutxi gorabehera.
-   Gaitasun handiko umea behar bezala motibatzen ez bada jarrera arazoak izan ditzake sentitzen duen frustrazioagatik. Arazo hauek oldarkortasunarekin lotutakoak izan daitezke (ahozko zein biolentzia fisikoa, ez dituzte arauak jarraitzen…) edo pasiboa (fantasiazko mundu batean bizi dira, jendearekin harremana izatea ekiditen dute, ez dira defendatzen norbait beraien kontra badago…). Kasu hauetan, eskola inguruan gertatzen bada batez ere eskolako arduradunekin hitz egin behar da.