2012/03/15

MARIA MONTESSORI


Maria Montessori 1870 -1952.  Italiako lehen mediku emakumea izan zen.
Haur atzeratuak aztertzen jardun zuen eta konturatu zen haur hauek bere gaitasunak bazituztela eta garatu zitzaketela. Haur hauek bizitza hobe bat merezi zutela uste zuen eta ez zituen ikusi gizarterako karga bat bezala. Momentu honetatik aurrera Montessorik haurrekin lan egitea erabaki zuen. Montessorik garrantzia ematen dio haurren behaketari eta adierazten du haurrei ezin zaiela ezer inposatu. Egin behar dena bere gaitasun propioak garatzen laguntzea da.

Bere eredu pedagogikoa analitikoa da, hau da, orokorrera edo globalera heldu aurretik oinarriak ezagutu behar direla zioen.

Montessorik hezkuntzarako materiala sortu zuen eta material honen berezitasun handiena autozuzenketarako aukera eskaintzen duela da. Haurrek bere kaxa esperimentatzeko aukera dute. Irakasleak prozesu horretan zuzenduko du, berarentzat egokiak diren materialak eskainiz,materiala graduatua da.

Ordenaren printzipioa garatzen da. Irakasleak ez du zuzenean hezkuntza jardueretan parte hartzen, haurrek egin behar duten ibilbidea erakusten du, hots, erabiliko dituen jolasak ordenean emango dizkio. Jolas didaktikoak jarraitu beharreko ordena hau da: asoziazioa (esanahi-hitza), pertzepzioa eta memoria. ordena fisikoak, psikologikoa edukitzera ere eramanen du.

Jolasaren bitartez, irakurketa eta idazketa metodoa sortu zuen. Hasieran hizki bakoitzak banan-banan eta gero silabak eta hitzak ezagutzera pasako dira. letrak lijaskoak ziren (zentzumenak).

Haurrak sentitzeko, pentsatzeko, erabakitzeko eta egiteko aske izan behar dira. Norbere autonomia bultzatzen duen hezkuntza ereduak bakarrik lortuko du askatasun hori bizitzea.

Bukatzeko, Montessorik ere garrantzia ematen dio autodisziplinari. 

Talde heterogeneoak egiten zituen, adin desberdineko umeak elkarrekin besteekiko eta ikastearekiko estimulazio handitzen da.
6 urteko haur bat biderketa, zatiketa, herrialdeak…bereganatzeko gai da oroimena erabili gabe, material zehatza manipulatuz bereganatuko ditu.
Ideiak zentzumenetik datozen bezala, adimena esku jardueretatik dator.Kanpoan dagoen guztia barneratu ahal izateko “jardun” egin behar da, ukitu, egin, sentitu, horregatik, norbera ikasten du, auto-hezkuntza sortzen da.
Bere metodoak tresneria pedagogiko berezia dakar.
Haurrak mundua zentzumen guztiak erabiliz bereganatzen du.

Erabili beharreko ardatz didaktikoa: banakako zentzumenezko pertzepzio sinpletik konposatuetara,kanpoko mundutik haurraren barnera
Gurasoei gomendatzen die umeei etxeko arduretan parte hartzen usten, autonomia garatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario