2012/05/04

GAITASUN HANDIKO UMEAK


Gaitasun handiak dituzten umeen ezaugarriak eta zailtasunak aipatuko ditut, hauen gaitasun eta gabeziak ezagutzea oinarrizkoa delako era egokian erantzun ahal izateko. Ezaugarriak “Fundación Belen” web orrialdetik euskaratu ditut:

 Ezaugarriak
-          Ikasitakoa erraztasunarekin ulertu eta gogoratzen dute.
-          Xehetasunak erraztasunez gogoratzen dituzte.
-          Hiztegi zabala, aurreratua eta aberatsa dute.
-          Erraztasunez ulertzen dituzte harreman eta ideia abstraktuak.
-          Arazoak konponduz gozatzen dute.
-          Kontzentrazio gaitasun handia dute.
-          Era independentean lan egitea dute gustuko.
-          Irakurle onak dira.
-          Errepikapena eta errutina baztertzen dute.
-          Erronkak gustuko dituzte.
-          Norbereenganako eta besteenganako igurikapen handiak dituzte.
-          Justiziaren zentzu oso garatua dute.
-          Oso azkar ikasten dute eta nahi dutenerako memoria handi izan ohi dute.
-     Oso azkar hasten dira irakurtzen laguntza gutxirekin edo ia laguntzarik gabe. Liburuak eta entziklopediak kontsultatzea dute gustuko.
-          Oso bitxiak dira eta galderak egiten dituzte etengabe.
-       Interes anitzak dituzten arren, orokorrean gai batek edo bik okupatzen dute beraien denbora gehiena.
-          Oso independenteak dira.
-          Egoeren zergatia ezagutu nahi dute, batez ere gustukoak ez direnen zergatia.
-          Autoritatearen aurreko jarrera inkonformista eta desobeditzailea erakusten dute.
-    Irakasgai batean edo gehiagotan gailendu ahal dira eta orokorrean eskolan emaitza onak ateratzen dituzte motibatuak badaude.
-          Batzuk sormen handia dute.
Desabantailak:
-     Gaitasun handiko umeek gainerakoek baino nota hobeak ateratzen dituzte orokorrean baina horietako  %50  eskolan porrot egiten dute aspertu egiten direlako.
-          Gaitasun handian duten pertsona asko barnerakoiak dira.
-          Pertsona hauek askotan sozialki azpi-ikusiak izaten dira.
-          Gaitasun handia dutenek alergia gehiago izaten dituzte, baita miopia ere.
-          Hezkuntza porrota %17-koa da gutxi gorabehera.
-   Gaitasun handiko umea behar bezala motibatzen ez bada jarrera arazoak izan ditzake sentitzen duen frustrazioagatik. Arazo hauek oldarkortasunarekin lotutakoak izan daitezke (ahozko zein biolentzia fisikoa, ez dituzte arauak jarraitzen…) edo pasiboa (fantasiazko mundu batean bizi dira, jendearekin harremana izatea ekiditen dute, ez dira defendatzen norbait beraien kontra badago…). Kasu hauetan, eskola inguruan gertatzen bada batez ere eskolako arduradunekin hitz egin behar da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario