2012/03/29
2012/03/28
HEZKUNTZA INKLUSIBOA HAUR HEZKUNTZAN
Hona hemen, hezkuntza inklusiorako gida interesgarria eta lagungarria:
2012/03/26
Ekuadorren egindako argazkia
Argazki hau Ekuadorren eginda dago. Bertan eskola ezberdinak bisitatu eta umeekin txango txikiak egin genituen.
2012/03/25
2012/03/22
2012/03/15
MARIA MONTESSORI
Haur atzeratuak
aztertzen jardun zuen eta konturatu zen haur hauek bere gaitasunak bazituztela eta garatu
zitzaketela. Haur hauek bizitza hobe bat merezi zutela uste zuen eta ez zituen
ikusi gizarterako karga bat bezala. Momentu honetatik aurrera Montessorik
haurrekin lan egitea erabaki zuen. Montessorik garrantzia ematen dio haurren behaketari eta adierazten du haurrei
ezin zaiela ezer inposatu. Egin behar dena bere gaitasun
propioak garatzen laguntzea da.
Bere eredu
pedagogikoa analitikoa da, hau da,
orokorrera edo globalera heldu aurretik oinarriak ezagutu behar direla zioen.
Montessorik
hezkuntzarako materiala sortu zuen
eta material honen berezitasun handiena autozuzenketarako
aukera eskaintzen duela da. Haurrek bere kaxa esperimentatzeko aukera dute. Irakasleak
prozesu horretan zuzenduko du, berarentzat egokiak diren materialak eskainiz,materiala
graduatua da.
Ordenaren printzipioa garatzen
da. Irakasleak ez du zuzenean hezkuntza jardueretan parte hartzen, haurrek egin
behar duten ibilbidea erakusten du, hots, erabiliko dituen jolasak ordenean
emango dizkio. Jolas didaktikoak jarraitu beharreko ordena hau da: asoziazioa
(esanahi-hitza), pertzepzioa eta memoria. ordena fisikoak, psikologikoa
edukitzera ere eramanen du.
Jolasaren bitartez, irakurketa eta idazketa metodoa sortu
zuen. Hasieran hizki bakoitzak banan-banan eta gero silabak eta hitzak
ezagutzera pasako dira. letrak lijaskoak ziren (zentzumenak).
Haurrak sentitzeko,
pentsatzeko, erabakitzeko eta egiteko aske izan behar dira. Norbere autonomia bultzatzen duen hezkuntza
ereduak bakarrik lortuko du askatasun hori bizitzea.
Bukatzeko,
Montessorik ere garrantzia ematen dio autodisziplinari.
Talde heterogeneoak
egiten zituen, adin desberdineko umeak elkarrekin besteekiko eta ikastearekiko
estimulazio handitzen da.
6 urteko haur bat biderketa,
zatiketa, herrialdeak…bereganatzeko gai da oroimena erabili gabe, material
zehatza manipulatuz bereganatuko ditu.
Ideiak zentzumenetik
datozen bezala, adimena esku jardueretatik dator.Kanpoan dagoen guztia
barneratu ahal izateko “jardun” egin behar da, ukitu, egin, sentitu, horregatik,
norbera ikasten du, auto-hezkuntza sortzen da.
Bere metodoak
tresneria pedagogiko berezia dakar.
Haurrak mundua zentzumen
guztiak erabiliz bereganatzen du.
Erabili beharreko ardatz didaktikoa: banakako
zentzumenezko pertzepzio sinpletik konposatuetara,kanpoko mundutik haurraren
barnera
Gurasoei gomendatzen die umeei etxeko
arduretan parte hartzen usten, autonomia garatzeko.
2012/03/08
AMARA BERRI SISTEMA
Amara Berri Hezkuntza Sistemaren bitartez, ikasleek, beraien ekimena garatu eta sozial,
egonkor eta osagarri diren testuinguruen bidez ikasketak jasotzen dituzte.
2012/03/02
"POR CUATRO ESQUINITAS DE NADA"
Aniztasuna
2012/03/01
Childtopia Web orrialdea
WEB ORRIALDE INTERESGARRIA
Egun, interneten umeekin erabiltzeko hainbat web orrialde interesgarriak aurki ditzakegu. Horietariko bat www.childtopia.com dugu.
Web orrialde honek espiritu ludiko, didaktiko eta berritzailea du. Aukera asko eskaintzen ditu, hala nola, jokoak, eskulanak, ipuinak, marrazteko lekua, fitxa hezigarriak, idazten ikasteko lekua, zenbakiak lantzeko ariketak eta abar. Bertan agertzen diren aukera guztiak primerakoak dira umeekin lantzeko.
Gainera, atal batzuk azpiatal butzuetan sailkatutak
daude, adibidez, jokoei dagokionez, musikarekin erlazionatutako jokoak
daude, abileziarekin, matematikarekin, hizkuntzarekin eta oraimenarekin.
Horretaz aparte, web honek hizkuntza aldetik aniztasuna dauka, hau da, euskaraz, gazteleraz, katalaneraz, ingelesez eta frantzesez erabili
dezakegu eta adin ezberdineko umeek erabili dezakete.
Beraz, gaur egun interneta Haur Hezkuntzarako baliabide bikaina da eta umeek bikain aritzen dira honetan.
Beraz, gaur egun interneta Haur Hezkuntzarako baliabide bikaina da eta umeek bikain aritzen dira honetan.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)