WEB ORRIALDE INTERESGARRIA
Egun, interneten umeekin erabiltzeko hainbat web orrialde interesgarriak aurki ditzakegu. Horietariko bat www.childtopia.com dugu.
Web orrialde honek espiritu ludiko, didaktiko eta berritzailea du. Aukera asko eskaintzen ditu, hala nola, jokoak, eskulanak, ipuinak, marrazteko lekua, fitxa hezigarriak, idazten ikasteko lekua, zenbakiak lantzeko ariketak eta abar. Bertan agertzen diren aukera guztiak primerakoak dira umeekin lantzeko.
Gainera, atal batzuk azpiatal butzuetan sailkatutak
daude, adibidez, jokoei dagokionez, musikarekin erlazionatutako jokoak
daude, abileziarekin, matematikarekin, hizkuntzarekin eta oraimenarekin.
Horretaz aparte, web honek hizkuntza aldetik aniztasuna dauka, hau da, euskaraz, gazteleraz, katalaneraz, ingelesez eta frantzesez erabili
dezakegu eta adin ezberdineko umeek erabili dezakete.
Beraz, gaur egun interneta Haur Hezkuntzarako baliabide bikaina da eta umeek bikain aritzen dira honetan.
Beraz, gaur egun interneta Haur Hezkuntzarako baliabide bikaina da eta umeek bikain aritzen dira honetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario